domingo, 6 de abril de 2008

NIRE AURKEZPENA


Kaixo denoi, Mireia García naiz eta nere blog honetan Arte Hezkuntzaren inguruan sakontzea dut helburu. Teknologia berriak ikasgairako blog bat egin behar dugu eta nirea gai horretan zentratzea erabaki dut.

Atzerriko Hizkuntza ikasten hasi baino lehen Arte Ederrak eta CAP egin nuen. Arte mundua gustatzen zait eta idaztea eta pintatzea maite dut. Horregatik aukeratu dut gai hau.

Iaz museo batetan izan nintzen lanean, umeen bisita-tailerrak eskaintzen zuen taldearen partaide izanik. Esperientzia horrek eta Arte irakasle bezala dudan lanak Arte Hezkuntzarekiko interesa piztu didate. Nere ustez bada Plastika irakasteko “beste modu bat”, gehiengoak jaso dogun horretatik oso urrun dagoena.

Baina Hezkuntza Artistiko egoki bat eskaintzeko, lehendabizi Artea zer den jakin behar dugu; Ba al dago gehiketak eta kenketak egiten jakin gabe matematikak irakasten duen irakaslerik? Gutariko edozeini suerta dakiguke Arte Hezkuntzaren ikasgaia eta hori gertatuz gero zenbait kontzeptu argi izatea behar-beharrezkoa da.

Espero bitakoratxo honek zuen interesa hartzea eta zuen sugerentziak eta mezuak jasotzea!

No hay comentarios: