domingo, 21 de septiembre de 2008

RAINBOWS OF COLOURS

Kaixo danoi, hemen naiz berriro ere, uda osoa pasa da blog honetan ezer idatzi gabe...irakasgaia amaitu eta bertan behera utzi bainuen. Gaur, aldiz, bideotxo hau sartzea otu zait, abesti polita eta gaiarekin bat datorrena;"Rainbows of colours".

Zein garrantzitsua den bizitza kolorez alaitzea... eta zein garrantzi gutxi ematen zaion irakaskuntzan kolore eta formak lantzeari...Bizitza zuri beltzean al da?

Blog hau zuen komentarioak biltzeko toki bezala erabiltzea pentsatu dut. Ez naiz egunero sartzen eta beste kontuetan ari naiz. Beraz, zuen partaidetza bloga bizirik mantentzeko modua litzateke.....

Nolakoa izan beharko litzateke Arte hezkuntza berria?

martes, 10 de junio de 2008

ikasturte amaiera.......

Kaixo danoi!

Blog hau egiten asko ikisi dot ta sano gustora ibili naz.
Klaseko beste blogetan begirada bat bota eta...gauza interes-
agarriak idatzi doguz ezta?!!

Beno, eskerrikasko nire blogean klik egin duzuen guztioi :D)

lunes, 26 de mayo de 2008

GORPUTZ ESPRESIOA SENDABIDE BEZALA

Argia aldizkarian argitaratutako ertikulo hau oso interesgarria da, gorputz espresioak eta musikak dituzten eragin sendagarriak aipatzen dira....irakurri!

http://www.argia.com/argia-astekaria/895/gorputz-espresioa-sendabide-bezala

GORPUTZ-ESPRESIOA

Arte mundua oso zabala dela denok dakigu, eta gaur egun irekitasun horrek indarra hartzeko prosesuan dago oraindik ere.
Badira gorputz espresioa eta artea erlazionatzen duten estudioak, euren teoria elaboratuekin...baten batek gai honengan interesa izanez gero link honetan sartzea gomendagarria da. Irakurketa pixkat astuna izan liteke interes espezifikoa ez duen norbaitentzat, baina oso lagungarria gai honetan murgildu nahi duen norbaitentzat....hor doa.

viernes, 2 de mayo de 2008

Hemen power point bat azaltzen dizuet, interesgarria sano.

Bertan gaur egungo Arte Hezkuntzak jarraitzeko urratsak markatu eta kontzeptu sakon eta mamitsuetan sartzen dira autoreak. Oso erraz irakur daiteke.

jueves, 1 de mayo de 2008

Oraintxe bertan ibili naiz interneten...Arte hezkuntza berriaren inguruan zerbait bilatzen. Benetan interesgarria iruditu zaidan toki bat aurkitu dut. Aldizkari digital bat da eta bertan sartzea gomendatzen dizuet; http://www.redvisual.net/

Bertan, artikulo interesgarriak aurki ditzakegu, beti ere hezkuntza munduarekin loturaren bat dutela.


martes, 29 de abril de 2008

viernes, 18 de abril de 2008

NIRE PRAKTIKUM- I ETA EKINTZA ARTISTIKOA

IGORREN

Gune hau sortu dudala aprobetxatuz, eta "Arte Hezkuntza Berri bat" delako kontzeptu horren adibide bezala, Practicum I-ean Igorreko Ikastetxean (nire klaseko umeekin) burutu nuen ekintza aurkeztuko dizuet.

Ekintzaren azalpenak eta rgazkiak ikusi nahi izanez gero egin klik


miércoles, 16 de abril de 2008

ARTETERAPIA

-Arteterapiaren bidez, umeak (edo helduak) bere barne mundua kanporatzeko aukera du (artelanaren bitartez). Artelan hori bere egoera psikologikoaren islada izan daitekeen bitartean, berau gainditu eta hobetzeko bidea dela uste dute Arteterapiaren defendatzaileek.

Nire ustez disziplina hau ikasgeletara eramatea oso interesgarria izan litzateke (plastikako asignaturan hain zuzen), hori bai, Arte- terapeuta profesionalen bitartez.


Wikipediak...
"Las representaciones visuales... contribuyen a la construcción de un significado de los conflictos psíquicos, favoreciendo su resolución.... La representacion plástica sería un proceso de construccion del pensamiento."

ZER EZ DA ARTEA?

Geure eguneroko bizitzan asko erabiltzen dugu "artelana" hitza...baina, zerk desberdintzen du artelan bat?

Artea zer den jakiteko, lehendabizi Artea zer ez den edo zer ez den zertan izan behar jakin beharra dago:

-Artea ez da zertan "polita" kontzeptuarekin lotuta egon behar.

-Artea estetikarekin lotu dezakegu, baina EZ DA ESTETIKA.

-Arteak ez du zertan forma eta kolorerik izan...Artea ideia bat izan daiteke,eta soinu, ekintza edo mugimenduaren bitartez ere adieraz dezakegu.

-Artea ez da "oso ondo eta zehatz mehats egindakoa" zertan izan...

-Artea ez da artisautza.

ARTE HEZITZAILE BEZALA, ZER EZ DA INOIZ EGIN BEHAR?

Umetxo bat ikusten dugu, kale kantoian esarrita. Bere eskuan poxpolo kutxa bat du eta berarekin dabil jolasean; poxpolo kutxa hegazkin bat da berarentzat. Umea auzoko ezaguna dugu, eta hurbiltzen gatzaizkio;

- Kaixo Jon! Hegazkinarekin jolasean e?- Geroarte polit hori.

Hurrengo egunean Jontxu ikusten dugu berriro ere, baina oraingoan banku batean dago esarrita, amatxoren alboan. Ama erosketak egin berri ditu eta boltsa guztiak ditu aldamenean. Jonek gaileta kutxa bat hartua du eta horretan ari da marrazten, amak utzitako boligrafo batekin. Bere marrazkiak ez du forma ezagugarririk. Gaur ere hurbiltzen gatzaizkio; bere amarekin hitz batzuk eta berari zera galdetzen diogu.

-Ea Jon, zer marrazten ari zara hor?
-Hegazkin bat da!- erantzuten du berak, aurpegia altzatu gabe...
-Baina hegazkina izateko hegoak falta zaizkio horri!!

Jon isilik geratzen da...

Egoera honen antzekoak egunero-egunero gertatzen dira munduan zehar.

Poxpolo kutxa hegazkin bat dela onartzen dugu denok, hegorik izan ez arren, baina umeak egindako zirriborroak hegorik ez badu....orduan ez da hegazkina. Zergatik?


Helduen exigentziak umeen garapen mailari dagozkion ahalmenak baino handiagoak izaten dira batzuetan eta noski, hori oso kaltegarria da umeen marrazkien eboluziorako.

Marrazketan errealismoari ematen diogun garrantzia ikaragarri handia da eta txikitatik baldintzatzen ditugu haurrak errealitateari atxikitzeko... Errealitate hori den moduan errepresentatu ezin dutela konturatzean zera esaten hasten dira; nik ez dakit marrazten, oso txarra naiz marrazketan.....eta azkenik....EZ DUT MARRAZTU NAHI. Hor bukatzen da gehiengoaeren "karrera artistikoa". "Errealista ez dena ez da Artea" inkonzienteki bada ere, ume asko sinismen horrekin hasten dira.

Eta orduan....Arte Hezitzaile bezala, zer ez dugu inoiz egin behar?

-Ume bati zer pintatzen ari den galdetu, berak nahi badu esango digu.

-Umeak ez du (hasieran behintat) gure onespena hartzeko marrazten. Nahi duelako marrazten du. Horregatik ez diogu zertan esan..."ze polita" edo "ze motza". Gure onespena ematen badiogu, horren bila arituko da marrazten duen bakoitzean, eta berak egin nahi duena egin ezean, bere ustez besteoi gustatuko zaiena egiten hasiko da. Bere freskotasun plastikoa eta expresio kualitatea guztiz galduko du. Marrazkia askatzailea baino menperatzailea izango da.

ARTELANAK "ULERTU" BEHAR AL DIRA?

Artea sentitu egin behar da, "Esperientzia artistikoa" esaten zaio horri.

Imagina dezagun;
Lagun batekin goaz Arte garaikideko museo batetara eta bertako erakusketa areto batetan gaude;
Orduan, aurrez aurre, gorriz pintatutako koadro erraldoi bat ikusten dugu.

Egoera horretan, hauek izan daitezke gure erreakzioak;

1)Barre egin eta zera esan; hori nik ere egin dezaket; hori al da artea?
Horren ostean, beste hau ere askotan gehitzen zaio; niri hori ez zait gustatzen, ez dut ulertzen eta. Nahigo ditut ulertzen ditudan koadroak.

2)Koadroari begira geratu, isil-isilik eta horrek zer sentiarazten digun ikusi...eta ezer sentitzen ez badugu...ba zera esan, "koadro horrek ez dit ezer transmititzen."

Bada ahazt ezin dezakegun zerbait. Artea filosofiarekin eta giza izaerarekin betidanik egon da lotuta. Bere garapenean, Arteak bere izaeraz eta hizkuntza propioaz ere eztabaidatu du (Artearen metalinguistika) eta horren barruan hainbat artelan sailka ditzakegu. Hori gertatzen da aurreko koadroarekin;

Expresionismoaren ostean eta horri erantzun bezala, Arteak expresioari uko egin eta bere ezaugarri oinarrizkoenetara lotu zen; zera esan zuten orduko artista batzuek: "ARTEAREN ESENTZIA KOLOREA DA"; Eta horren adierazpen garbiena egiteko modua koadro oso bat kolore batez pintatzea zela pentsatu zuten , horrela koloreari eta soporteari (mihiseari) garrantzi osoa emanez.

Argi dago guztiok ez dugula Minimalismoa eta Expresionismoa zer den jakin behar, baina haien artelanak zer transmititzen diguten edo haien aurrean zer sentitzen dugun jakiteko ez dugu ezer ulertu behar. Artea uler daiteke edo ez, baina sentitu egin behar da, edo erreakzio bat nabaritu behintzat.

Gaur egun hainbat korronte artistiko daude, euren artean oso bereiztuak. Hala ere, ekintza artistiko batek (bere izaera edonolakoa izanik ere) bere ingurukoen erantzuna eskatzen du; Arteak akzio-erreakzioa eskatzen du.
Eraginik izan ezean ekintza horrek porrot egin duela esan genezake.
Egia da, gaur egun Artea probokazioaren bidea hartu duela zenbaitetan, erreakzio hori lortzeko asmoz. Nire aburuz, probokazioa herramienta bakar bezala duen arte-ekintzak ez du artearen esentzia gordetzen, baina tira, hori nire eritsia baino ez da, eta noski, kasuak kasu....eritsiz alda nezake.


Laidako barandilla

ZER DA ARTEA?

-Artea bizitzeko modu bat da, mundua ikusteko ikuspegi partikular bat izatea...

-Artea giza pentsamenduarekin estu-estu lotuta dagoen fenomenoa da.


-Artea sentimenduak eta ideiak askatzeko modua da askorentzat, eta beraien inguruan eragiteko bide bat besteentzat.

-ARTEA MAGIA DA. ALKIMIA.
EZ DU AXOLA ZEIN FORMA HARTZEN DUEN, EDO FORMARIK HARTZEN DUEN ALA EZ.

Arteak hainbat forma har ditzake

UMEEN MARRAZKETAREN GARAPENA; ETAPAK

Umeen Plastika irakasle izatea suertatzen bazaigu ondoko hau oso argi izatea behar-beharrezkoa da; Umeek egiten dituzten marrazkien ezaugarriak haien garapen psikologikoari estu-estu lotuta daude.

Horregatik, Arte Hezkuntza Berria izan daitekeen horretan sakondu baino lehenago interesgarria iruditzen zait euren garapen psikologikoari lotuta doazen marrazketa "etapak" aztertzea. Horretarako Arte Ederrak ikasi nuen garaian eginiko lana atxikitzen dut... Interes handia duenarentzat lan osoa irakurtzea ondo legoke; Bere laburpena nahi izanez gero...Hona hemen:

martes, 15 de abril de 2008

domingo, 6 de abril de 2008

NIRE AURKEZPENA


Kaixo denoi, Mireia García naiz eta nere blog honetan Arte Hezkuntzaren inguruan sakontzea dut helburu. Teknologia berriak ikasgairako blog bat egin behar dugu eta nirea gai horretan zentratzea erabaki dut.

Atzerriko Hizkuntza ikasten hasi baino lehen Arte Ederrak eta CAP egin nuen. Arte mundua gustatzen zait eta idaztea eta pintatzea maite dut. Horregatik aukeratu dut gai hau.

Iaz museo batetan izan nintzen lanean, umeen bisita-tailerrak eskaintzen zuen taldearen partaide izanik. Esperientzia horrek eta Arte irakasle bezala dudan lanak Arte Hezkuntzarekiko interesa piztu didate. Nere ustez bada Plastika irakasteko “beste modu bat”, gehiengoak jaso dogun horretatik oso urrun dagoena.

Baina Hezkuntza Artistiko egoki bat eskaintzeko, lehendabizi Artea zer den jakin behar dugu; Ba al dago gehiketak eta kenketak egiten jakin gabe matematikak irakasten duen irakaslerik? Gutariko edozeini suerta dakiguke Arte Hezkuntzaren ikasgaia eta hori gertatuz gero zenbait kontzeptu argi izatea behar-beharrezkoa da.

Espero bitakoratxo honek zuen interesa hartzea eta zuen sugerentziak eta mezuak jasotzea!