miércoles, 16 de abril de 2008

ARTELANAK "ULERTU" BEHAR AL DIRA?

Artea sentitu egin behar da, "Esperientzia artistikoa" esaten zaio horri.

Imagina dezagun;
Lagun batekin goaz Arte garaikideko museo batetara eta bertako erakusketa areto batetan gaude;
Orduan, aurrez aurre, gorriz pintatutako koadro erraldoi bat ikusten dugu.

Egoera horretan, hauek izan daitezke gure erreakzioak;

1)Barre egin eta zera esan; hori nik ere egin dezaket; hori al da artea?
Horren ostean, beste hau ere askotan gehitzen zaio; niri hori ez zait gustatzen, ez dut ulertzen eta. Nahigo ditut ulertzen ditudan koadroak.

2)Koadroari begira geratu, isil-isilik eta horrek zer sentiarazten digun ikusi...eta ezer sentitzen ez badugu...ba zera esan, "koadro horrek ez dit ezer transmititzen."

Bada ahazt ezin dezakegun zerbait. Artea filosofiarekin eta giza izaerarekin betidanik egon da lotuta. Bere garapenean, Arteak bere izaeraz eta hizkuntza propioaz ere eztabaidatu du (Artearen metalinguistika) eta horren barruan hainbat artelan sailka ditzakegu. Hori gertatzen da aurreko koadroarekin;

Expresionismoaren ostean eta horri erantzun bezala, Arteak expresioari uko egin eta bere ezaugarri oinarrizkoenetara lotu zen; zera esan zuten orduko artista batzuek: "ARTEAREN ESENTZIA KOLOREA DA"; Eta horren adierazpen garbiena egiteko modua koadro oso bat kolore batez pintatzea zela pentsatu zuten , horrela koloreari eta soporteari (mihiseari) garrantzi osoa emanez.

Argi dago guztiok ez dugula Minimalismoa eta Expresionismoa zer den jakin behar, baina haien artelanak zer transmititzen diguten edo haien aurrean zer sentitzen dugun jakiteko ez dugu ezer ulertu behar. Artea uler daiteke edo ez, baina sentitu egin behar da, edo erreakzio bat nabaritu behintzat.

Gaur egun hainbat korronte artistiko daude, euren artean oso bereiztuak. Hala ere, ekintza artistiko batek (bere izaera edonolakoa izanik ere) bere ingurukoen erantzuna eskatzen du; Arteak akzio-erreakzioa eskatzen du.
Eraginik izan ezean ekintza horrek porrot egin duela esan genezake.
Egia da, gaur egun Artea probokazioaren bidea hartu duela zenbaitetan, erreakzio hori lortzeko asmoz. Nire aburuz, probokazioa herramienta bakar bezala duen arte-ekintzak ez du artearen esentzia gordetzen, baina tira, hori nire eritsia baino ez da, eta noski, kasuak kasu....eritsiz alda nezake.


Laidako barandilla

No hay comentarios: