miércoles, 16 de abril de 2008

ARTE HEZITZAILE BEZALA, ZER EZ DA INOIZ EGIN BEHAR?

Umetxo bat ikusten dugu, kale kantoian esarrita. Bere eskuan poxpolo kutxa bat du eta berarekin dabil jolasean; poxpolo kutxa hegazkin bat da berarentzat. Umea auzoko ezaguna dugu, eta hurbiltzen gatzaizkio;

- Kaixo Jon! Hegazkinarekin jolasean e?- Geroarte polit hori.

Hurrengo egunean Jontxu ikusten dugu berriro ere, baina oraingoan banku batean dago esarrita, amatxoren alboan. Ama erosketak egin berri ditu eta boltsa guztiak ditu aldamenean. Jonek gaileta kutxa bat hartua du eta horretan ari da marrazten, amak utzitako boligrafo batekin. Bere marrazkiak ez du forma ezagugarririk. Gaur ere hurbiltzen gatzaizkio; bere amarekin hitz batzuk eta berari zera galdetzen diogu.

-Ea Jon, zer marrazten ari zara hor?
-Hegazkin bat da!- erantzuten du berak, aurpegia altzatu gabe...
-Baina hegazkina izateko hegoak falta zaizkio horri!!

Jon isilik geratzen da...

Egoera honen antzekoak egunero-egunero gertatzen dira munduan zehar.

Poxpolo kutxa hegazkin bat dela onartzen dugu denok, hegorik izan ez arren, baina umeak egindako zirriborroak hegorik ez badu....orduan ez da hegazkina. Zergatik?


Helduen exigentziak umeen garapen mailari dagozkion ahalmenak baino handiagoak izaten dira batzuetan eta noski, hori oso kaltegarria da umeen marrazkien eboluziorako.

Marrazketan errealismoari ematen diogun garrantzia ikaragarri handia da eta txikitatik baldintzatzen ditugu haurrak errealitateari atxikitzeko... Errealitate hori den moduan errepresentatu ezin dutela konturatzean zera esaten hasten dira; nik ez dakit marrazten, oso txarra naiz marrazketan.....eta azkenik....EZ DUT MARRAZTU NAHI. Hor bukatzen da gehiengoaeren "karrera artistikoa". "Errealista ez dena ez da Artea" inkonzienteki bada ere, ume asko sinismen horrekin hasten dira.

Eta orduan....Arte Hezitzaile bezala, zer ez dugu inoiz egin behar?

-Ume bati zer pintatzen ari den galdetu, berak nahi badu esango digu.

-Umeak ez du (hasieran behintat) gure onespena hartzeko marrazten. Nahi duelako marrazten du. Horregatik ez diogu zertan esan..."ze polita" edo "ze motza". Gure onespena ematen badiogu, horren bila arituko da marrazten duen bakoitzean, eta berak egin nahi duena egin ezean, bere ustez besteoi gustatuko zaiena egiten hasiko da. Bere freskotasun plastikoa eta expresio kualitatea guztiz galduko du. Marrazkia askatzailea baino menperatzailea izango da.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

batetik bestera noa eta gero ta interesanteago...
kurtso batera noia uztailean eta ume giza nabil poz pozik, ikertzaile (hola topa dotzut) eta konpartitu nahian. nik uste interesantia ikusiko duzula hau, ta hurbil gainera
dirayaexpresion.es edo solasgune.com
hortxe ba, esker moduan
Mirentxu(anonimo ipintzen diat ez doztelako bestela usten, birritan idatzi diat dagoeneko!)

Mireia dijo...

Kaixo Mirentxu, ta eskerrikasko komentarioagaitik. Sartu naz esandako lekuetan ta oso intersgarriek dira. Ganera bertan entere naz Arno Stern-ek hitzaldi bat emoten dauela Leioan...kontaukostezu zelan zeure kurtxoa. Eskerrikasko!!